Instalaciones

ARKAUTE Nekazaritza Institutua BHI 20 hektareako lursailak ditu eta laborantza estentsiboko labore-sorta zabala lantzen du bertan. Besteak beste, hauek nabarmentzen dira: laborantza ekologikoko 5 hektarea; lorategietarako 2 hektarea (bertan, hainbat lorezaintza-estilo eta landare-espezie anitzen bilduma ikus daiteke); landare apaingarrietarako 3.000 m2 hazitegi eta berotegi; guztiz ekipaturiko kimika-laborategia (20 lagunentzat); makinak eta ekipamendu mekanikoa eta laborantza estentsiborako eta lorezaintzarako nekazaritza-lantegia; tratamendu fitosanitarioetarako makinak kontrolatzeko eta doitzeko ekipamendu berritzailea; esnekien eta elikagaien eraldaketarako instalazioak; olioa erauzteko instalazioa (olio hori diesel traktoreetan eta ibilgailuetan erabiltzeko, gasolioaren ordez).

ARKAUTE Nekazaritza Institutua BHIk bertako produktuen jangela zerbitzua eta ostatuko zerbitzua du (20 plaza), bai eta estalitako kirol-instalazioak ere.

null